EAJ, PPk eta EBk Ondarroako (Bizkaia) Udalaren gestora osatzeko "herritarren borrondatea errespetatu ez" dutela-eta "demokrazia falta" salatzeko, hango EAE-ANVk greba orokorraren deialdia egin du gaurko, eta protesta "jarraipen zabala" izaten ari dela esan dute. Ertzaintzak esan duenez, ez da liskarrik sortu.
Udala bera ez zuten osatu duela aste batzuk, PPkoak ez beste zinegotzi legezko denek ez zituztelako karguak hartu, baina bihar gestora sortuko dute EAJk, PPk eta EBk euren beste kide batzuekin, Bizkaiko Foru Aldundian egingo duten ekitaldian, eta gestora horretatik kanpo utzi dute EAE-ANV. Hauek esan dute hara joan egingo direla.
Eguerdian manifestazioa egin dute, eta 300 bat lagun bildu dira bertan. Arratsaldean ere egingo dute.
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetarako Espainiako auzitegiek baliogabetu egin zuten Ondarroako EAE-ANV. Hala ere, bozetara aurkeztu egin zen eta, haren zenbaketaren arabera, gehiengo osoa lortu zuen (13 zinegotzietatik 7). Bestela, EAJk irabazi zuen. EAE-ANVk dagokion ordezkaritza eskatzen du Udalean.
Alderdi horri "babesa" ematera joan da Ondarroara gaur Joseba Permach Batasunaren buruzagia, eta EAJ kitikatu du. "Orain Ondarroan bezala, duela lau urte Lizartzan [Gipuzkoa] egin zuen, euren jokabidea inposatuz eta herritarren borondatea eragotziz".
Politika
Greba egiten ari dira Ondarroan, "demokrazia falta" salatzeko
EAE-ANVk egin du greba orokorraren deialdia, EAJk, PPk eta EBk Udaleko gestoratik kanpo utzi dutela-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu