Lan gatazka

Greba eguna gaur Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sare publikoko erietxe eta anbulatorioetan

Gaurkoa da ELA, SATSE eta ESK sindkatuen greba deialdiaren lehen greba eguna Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako osasun sare publikoan, Osakidetzan. LABek eta CCOOk ere bat egin dute deialdiarekin. Beraz, Osakidetzako Mahai Sektorialean botoa duten sindikatu guztiek deitu dute grebara. ELAren arabera, erietxeetako langileen %80k bat egin dute lanuztearekin, eta anbulatorietan %85ek. Osakidetzaren arabera, ordea, "normaltasuna" da nagusi.

2006ko maiatzaren 19a
18:54
Entzun
"Izugarrizko arrakasta" izan du grebak ELA, ESK eta SATSE sindikatuen arabera. "Osasun zerbitzuak geratu egin dira".Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako grebetan % 70 eta 80 bitarteko geldialdia egon dela esan dute.

LAB sindikatuarentzat ere "oso ona" izan da grebak izan duen erantzuna, eta adierazi duenez, "Osakidetzak kontuan hartu beharko du gaur gertatu dena mahai gainean edukiak jartzerakoan".

CCOOk, berriz, eskatu dio Osakidetzari "berriz pentsatzeko" egiten ari dena, eta zehazteko bere proposamenak, "data eta denbora jarriz", orain arte "asmoen deklarazioa soilik" jarri baitu mahai gainean.

Osakidetzak, hala ere, oso bestelako balorazioa egin du. "Oso eskasa" izan da jarraipena. Bataz beste, % 10, 91, hau da, 14.775 langiletatik soilik 1.612 ez da joan lanera.

Halaber, mobilizazioak deitu dituzte guztiek anbulatorioetan, eta Gurutzeta, Txagorritxu eta Donostiako ospitaleetan.

Sindikatuek lan baldintzak salatzeaz gain, Jaurlaritzak Osakidetzan gero eta diru gutxiago inbertitzen duela kritikatu eta aldarazi nahi dute protesta horren bidez. Osakidetzak, berriz, uste du grebak ez duela justifikaziorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.