Greba feminista orokorra

Greba feminista orokorrarekin bat egin dute Hego Euskal Herriko ikasleek

Zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde jarduteko, ikasle greba-batzordeak osatu dituzte.

Hego Euskal Herriko ikasleen agerraldia atzo, Donostian. BERRIA
Isabel Jaurena.
2023ko azaroaren 3a
10:19
Entzun

Ibaetako Campusean (Gipuzkoa) Hego Euskal Herriko campusetako ikasleak bildu ziren atzo, datorren azaroaren 30ean eginen den greba feminista orokorrean parte hartuko dutela errateko. Zehazki, Leioako (Bizkaia), Gasteizko, Ibaetako, Mondragongo (Gipuzkoa) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko greba batzordeetako kideak izan ziren bertan. Zaintzaren «eskubide kolektiboaren aldera» lerratuko direla erran zuten: «Zaintzaren problematika sistematikoa eta estrukturala den honetan, ikasleok ere hezkuntza sistema zisheteropatriarkal kapitalistak goitik behera astintzen gaitu».

Zaintza sistema publiko eta komunitario baten alde jardunen dute: «Argi dugu feminismoak herri honen eraldaketa ekarriko duela. Feminismotik, zaintza erregimena irauli, zaintza eraldaketarako tresna gisa ulertu eta zaintza sistema publiko komunitarioa eraiki eta aldarrikatuko dugu».

Hori lortzeko, ikasle greba-batzordeak osatu dituzte, eta eremu misto horietan parte hartzeko deia egin zuten; baita azaroaren 30ean bertan eginen diren ekinaldietan nahiz mobilizazioetan parte hartzera ere. «Ikasleon bizitzak erdigunean jarriko dituen (hezkuntza) sistema baten alde, ikasleok greba feministara!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.