Greba mugagabea egitea aztertzen ari dira Bilbobusen
BILBO. Urriaren 26an eta azaroaren 2an greba egingo dute Bilbobuseko langileek, eta enpresarekin akordiorik lortu ezean, ez dute baztertzen azaroaren 6tik aurrera greba mugagabea hastea. Veolia enpresak, ordea, «arduragabetzat» jo ditu langileen asmoak, eta tartean arrazoi ekonomikoak daudela salatu du. Langileei azken bi urteotan soldata %13,5 igo dietela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu