Greba mugagabera deitzeko eskatu dio Iruñe, Tafalla, Tutera, Lizarra eta Agoizko Epaileen Batzordeak Espainiako Epaileen Elkarteari, uste baitute "irtenbide bakarra" dela "justiziaren eta epaileen egoerari aurre egiteko". Epaileak gaur batzartu dira Iruñean, eta aho batez adostu dute greba deialdia proposatzea.
Gainera, lan zama "arrazoizkoak" ezartzeko eskatu diote justizia esparru bakoitzeko epaile dekanoari. Horrela, epaileek protesta egin nahi dute epaitegiek duten "kolapsoari" eta Espainiako justizia arloaren partetik duten "kontrol politikoari" aurre egiteko.