Zuzendaritzak egindako azken proposamenaren harira erabaki zuen langileen batzordeak greba mugagaberako deialdia bertan behera uztea, eta aldikako lanuzteekin ordezkatzea. Hala ere, langileen batzordeko gehiengoa (CCOO, LAB eta CGT) ez du asebetetzen zuzendaritzaren azken proposamenak. Ondorioz, jarrera leunagoarekin Aste Santua igaro arte itxarongo dutela iragarri dute, eta sasoi horretan akordiorik ez bada berriro gogortu egingo dituztela mobilizazioak.
UGTri, berriz, "onargarria" iruditzen zaio zuzendaritzaren proposamen hori, eta, beraz, ez dago bi orduko lanuzte horien alde. Dena den, "babestu" egingo dituela iragarri zuen joan den ostiralean. Gaur, hilaren 6an eta 11n egingo dituzte aldikako lanuzteak.
Lan harremanak
Greba mugagabearen ordez bi orduko lanuzteak egingo dituzte Volkswageneko langileek
Lan itunaren inguruan zuzendaritzarekin ados jartzea ez dutela lortzen-eta, greba mugababea hasi behar zuten gaur Nafarroako Volkswageneko langileek. Hala ere, joan den ostiralean deialdi hori bertan behera uztea, eta protesta horren ordez bi orduko lanuzteak egitea erabaki zuen langileen batzordeak. Batzorde horretan ordezkaritza dutenen artean, UGT bakarrik agertu zen protestekin jarraitzearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu