Greba mugagabeari eutsi diote DBHko irakasleek
IRUÑEA. Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Elkarteak hasierako asmoari eutsi dio, eta greba mugagabea eginen du hilaren 21az geroztik. Nafarroako irakaskuntzako sindikatuek hiru greba egunetara deitu dute, hilaren 22, 29 eta 31rako. Ordurako lantaldeak osatuta egonen direla uste dute irakasleek eta, ondorioz, protesta ez dela eraginkorra izanen. Horregatik erabaki dute greba mugagabea egitea. Murrizketak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu