Nicolas Sarkozyren erretretaren erreformaren aurkako protestak erregaien biltegietara iritsi dira. Atzo Frantziako hamabi findegietatik hamarrek greba egin zuten. Gaur grebalariek biltegietarako sarrerak okupatu dituzte, eta sindikatuek jakinarazi dutenez, hamabi findegiak daude greban. Gainera, Parisko aeroportua hornitzen duen oliobidea ere blokatuta dagoela esan dute.
Eskasiaren mamua dela eta, Frantziako Poliziak jada sarrera horietako zenbait ireki ditu, kamioiak sartzea erraztuz, tartean Ipar Euskal Herria hornitzen duen biltegitako bat, Fos-Sur-Mer-ekoa, Marseillan. Horiek irekitzearekin batera, ordea, beste batzuk blokatu dituzte grebalariek, tartean, Arroxelakoa eta Tolosakoa.
Frantziako Garraioetako idazkari nagusiak,Poliziaren esku-hartzea babestu du, eskasia onartezina dela argudiatuz, eta Bernard Thibault CGT sindikatuko buruak erantzun dio, helburua ez dela herrialdearen jarduera ekonomikoa gelditzea, baizik eta erretretaren inguruko eztabaida behartzea. Ikasleei eta energia arloko langileei, kamioilariak ere gehituko zaizkie, Frantziako sindikatu nagusiko deiari erantzunez.
Erretretaren erreforma
Grebalariek Frantziako erregai biltegiak blokatu dituzte
Ipar Euskal Herria hornitzen duen biltegietako bat, Marseillan, poliziak ireki du, baina aldi berean Arroxelakoa eta Tolosakoa itxi dituzte erretretaren erreformaren aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu