Agerikoa zen martxoaren 8a dela Angeluko (Lapurdi) Leclerc saltokian: “Emakumearen eguna” argi irakur zitekeen barruko nahiz kanpoko karteletan. Mezuak, ordea, ez zuen zerikusirik emakumeen greba deialdiarekin. Beherapenak ziren: %20 makillajean, beste hainbeste loreetan eta parafarmazian, eta %50 arropa eta zapatetan. Publizitate sexista salatzeko ekintza egin dute mugimendu feministako grebalariek.
Angeluko @LeclercBonPlan aitzinean elkartu dira grebalariak Martxoak 8aren harira saltegiak atera duen publizitate sexista salatzeko #M8GrebaFeminista@berria@IEHkohitzapic.twitter.com/nEmM6ZiQXp
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Protesta dendaren kanpoan hasi duten arren, grebalariak barrura sartu dira, eta iragarki sexistak kentzen hasi. Tentsio handiko uneak izan dituzte saltokiko arduradunekin.
Angeluko @LeclercBonPlan saltegiko nagusia eta zuzendaria bortizki oldartu zaizkie afixa sexistak kentzera joan diren grebalari feministei.#M8GrebaFeminista@berria@IEHkohitzapic.twitter.com/UwXO2mPADe
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Grebalariak Angeluko @LeclercBonPlan saltegira sartu diren momentua #M8GrebaFeminista@berria@IEHkohitzapic.twitter.com/d6wxsxVdvv
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 2019(e)ko martxoaren 8(a)
Irribarretsu atera dira saltokitik manifestariak, eta kanpoan jarraitu dute protestan. Azkenean, arduradunek onartu dute iragarki sexistak kentzea.