Euskal Herria

Grebara deitu dute Bizkaiko anbulantzietan

LSB-USO sindikatuak egin du deialdia; gehiengoa du sektorean.  

Bizkaiko anbulantzien protesta bat. JON HERNAEZ
urtzi urkizu
2014ko otsailaren 6a
18:34
Entzun

Bizkaiko anbulantzietan zazpi egunetarako greba deialdia egin du LSB-USO sindikatuak: hilaren 14, 17, 21, 24 eta 28, eta martxoak 3 eta 5. Deitzaileei enpresei eskatu diete lan hitzarmenaren negoziazioetara itzultzeko. Halaber, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote kontratak behartzeko langileen baldintzak betetzeko. Datozen asteetan akordiorik ez balego, greba mugagabea hasiko lukete martxoaren 10etik aurrera. Sektorean 550 langile daude Bizkaian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.