51 urteko S.A.I., Zumarragako (Gipuzkoa) joan den azaroaren 29an atera zen etxetik, Gredos mendira (Avila, Espania) zihoala esanda, egun batzutarako mendian ibiltzera.
Abenduaren 3an itzuli behar zuen, baina halakorik gertatu ez zenez, larrialdi zerbitzuei abisua eman zien emazteak. Hurrengo egunean, abenduaren 4an, hasi zituzten bilaketa lanak Avilako Guardia Zibilaren Mendikotaldeek. Etxekoek S.A.I. Gredosera zihoala eta eskuko telefonorik ez zuela beste argibiderik ez izan zieten eman salbamendu taldeei. Hori dela eta, eremu zabal batean ibili dira bila.
Nolanahi ere, S.A.I.ren autoa laster aurkitu zuten, Gredosera oinez abiatzeko gune batean. 19 egunez bila aritu ostean, atzo aurkitu zuten, azkenean, S.AI.ren gorpua,Almanzor tontorraren hegoaldean. Agertu dutenez, aurkitu zutenean izotzak eta elurrak erabat estalita zegoen hilotza, eta oinak baino ez ziren ikusten. Senideek gaur ikusi ahal izan dute gorpua eta S.A.I.rena dela egiaztatu dute. Lehen ikerketen arabera, erorikoaizanda hil zen.
Ezbeharra
Gredos mendian hilotz aurkitu dute galduta zegoen Zumarragako mendizalea
Azaroaren 29an ikusi zuten etxekoek azken aldiz, mendian ibiltzeko asmoz Avilara (Espainia) abiatu zenean. 19 egunez bila aritu ondoren Guardia Zibilak erreskatatu du gorpua, eta erorikoa izanda hil zela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu