ingurumena

Greenpeacek alegazioak aurkeztuko ditu Garoña ixteko agindua baliogabetzearen aurka

Espainiako Gobernuak gaur abiarazi du prozedura hori, Europa Press berri agentziak azaldu duenez. Talde ekologistak uste du "beharrezkoa" dela zentral nuklearra "berehala" ixtea.

2012ko maiatzaren 10a
19:05
Entzun

Greenpeace talde ekologistak gaur ohar baten bidez jakinarazi du alegazioak aurkeztuko dituela Espainiako Gobernuak Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra ixteko agindua baliogabetzeko egindako proiektuaren aurka. Gobernuak agindua baliogabetzeko asmoa agertu zuen urtarrilean.

Europa Press berri agentziak jasotako informazioaren arabera, Espainiako Gobernuak gaur abiarazi du prozedura. Garoña ixteko agindua baliogabetzen bada, bertan behera geratuko da aurreko gobernuak 2009an eman zuen zentrala ixteko agindua.

Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak txosten bat prestatu zuen Garoñaren jarduera noiz arte luza zitekeen aztertzeko, eta 2019ra arte irekita jarrai zezakeela iradoki zion gobernuari.

Greenpeacek baliogabetzea "iseka" gisa hartu du, bai Garoñaren itxiera bideratzen lagundu zuen funtzionarioei egindako iseka, baita erabaki horri baietza eman zioten Justizia Auzitegiei egindakoa ere.

Garoña "berehala" ixteko "beharra" dagoela azpimarratu du talde ekologistak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.