ingurumena

Greenpeacek ekintza bat burutu du Garoñan, zentralaren "segurtasunik eza" salatzeko

Talde ekologistako hainbat lagunek zentral nuklearraren gainean hegan egin dute paraxutean, Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira.

2012ko ekainaren 5a
15:19
Entzun

Greenpeace talde ekologistako hainbat kidek Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren (Burgos, Espainia) gainetik hegan egin dute paraxutean gaur goizean, eta ke ontziak erabiliz, zentralarren "segurtasunik eza" agerian utzi nahi izan dute. Goiz-goizetik hasi dira ekintza prestatzen, eta zuzenean ikusi ahal izan da, Greenpeacen webgunean.

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira, Greenpeacek berretsi du ez dagoela arrazoirik —ez ekonomia aldetik ezta energia aldetik ere— Garoña ez ixteko. Garoña beharrezko ez dela iritzita, haren jarduna luzatzeari helegitea jarri berri dio Greenpeacek.

Talde ekologistak uste du Garoña jadanik "amortizatuta" dagoela. "Arrisku guztiak herritarrek hartzen ditugu gure gain, eta etekinak Iberdrolak eta Endesak jasotzen dituzte", salatu du gaur Raquel Monton Greenpeaceko kanpaina nuklearraren arduradunak.

"Ezin ditugu etorkizuna eta ingurumena arriskuan jarri gure interesak defendatzen ez dituzten gutxi batzuk aberasten jarraitzeko", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.