Gaur goizean, Greenpeacek erraustegiaren aurkako protesta Gipuzkoako Diputazioaren aurrera eraman du, Donostian. Erraustegi sinboliko bat jarri dute laranjaz jantzitako Greenpeaceko kideek. Eta Zubietan eraiki nahi duten erraustegiak osasunean eta ingurumenean sortuko lituzkeen kalteak salatu dituzte.
Bost metro luzeko tximinia bat jarri dute eta hamar zabor poltsa pilatu dituzte. Poltsa horiekin erraustegiak minutuko 94 kilo hondakin "toxiko eta arriskutsu" sortuko lituzkeela salatu nahi izan dute.
Greenpeaceko ekintzaileek hainbat pankarta zabaldu dituzte tximiniarekin batera, "Errausketarik ez" leloarekin. Gainera, gutun bat eman diote Carlos Ormazabali, Garapen Jasangarriko diputatuari, "erraustegiaren bultzatzaile nagusiari", talde ekologistak adierazi duenez. Gutun horretan bilera bat eskatu diote. Horretaz gain, ontzi bat ere eman diote, "Zubietan egingo den erraustegiaren antzeko erraustegi batek sortutako errauts toxikoekin".
Ekintza honekin Greenpeacek gogoratu du zaborrak erretzeak "hondakin arriskutsuak sortzeaz gain, metal astunak, dioxinak eta furanoak igortzen dituela airera, uretara eta lurrera". Protesta honekin donostiar guztiei jakinarazi nahi izan die hondakinak erretzea "irtenbiderik okerrena dela zabor kudeaketan".
Azpiegiturak
Greenpeacek protesta egin du Zubietako erraustegiaren aurka Gipuzkoako Diputazioaren aurrean
Erraustegi bat jarri dute gaur goizean, osasunean eta ingurumenean sortuko lituzkeen kalteak salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu