Cristina Uriarte Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak sarituari telefonoz jakinarazi dio epaimahaiaren ebazpena. Gregorio Monreal (Etaiu, Nafarroa, 1942) zuzenbidearen eta erakundeen historian katedradun emeritua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Irakasle lanak bati bat unibertsitate horretan eta EHU Euskal Herriko Unibertsitatean egin ditu. Lau ikerketa ildo nabarmentzen dira bere curriculum vitae zientifikoan: euskal lurralde historiko pentsularretako erakunde politiko-administratiboen historia, iturrien edizio kritikoa, XIX. mendeko euskal foralitatearen krisia eta euskal pentsamendu politiko tradizionalaren historia.
Epaimahaiak nabarmendu du Monrealek ikerlari eta irakasle gisa egindako lana. "Euskal erakunde publikoen garrantzia azalera atera du Monrealek", adierazi du epaimahaiak. "Irakasle moduan nabarmena da Euskadiko jakintza eremu guztietan lehen mailako ikerketa errazteko baldintzak garatzeko egin duen lana".