Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria Gregorio Monreal zuzenbide arloko ikerlari eta adituari eman diote aurten.
1942an Etaion (Nafarroa) jaio zen Gregorio Monreal Zia. Zuzenbidea ikasi zuen Madrilen, eta ikerlan handiak egin ditu arlo horretan. Egun Zuzenbidearen Historako katedraduna da NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Hala ere, Monrealen jarduna ez da arlo akademikora mugatu. Aitzitik, kultur eta gizarte arloko lanetan eta politikan ere aritu da: EHU errektore izan zen 1981etik 1985era, eta 1992tik 1996ra Eusko Ikaskuntzako lehendakaria. Espainiako Senatuan senadore izan zen lehenago. Renoko Unibertsitatean (AEB) ere aritu izandu da ikerkuntzan.
1995ean sortu zutenetik, honakoek jaso dute Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Saria:
2006- Maïte Lafourcade
2005- Nestor Basterretxea
2004- Juan San Martin
2003- Gurutz Jauregui
2002- Bernardo Atxaga
2001- Juan Garmendia Larrañaga
2000- Miguel Artola
1999- Eduardo Txillida
1998- Jesus Altuna, Juan Plazaola
1997- Luis Villasante Kortabitarte
1996- Álvaro d’Ors
1995- Julio Caro Baroja
Gregorio Monrealentzat Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa Humanitate Saria
Egun Zuzenbidearen Historiako katedraduna da NUPen, eta EHUko errektore, Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta Espainiako Senatuan senadore izana da aurretik. Foru zuzenbidea sakon ikertu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu