Greneten esan batzuk

2013ko martxoaren 5a
16:53
Entzun

- Baionako Herriko Etxeko informazio gidak euskaraz ez egiteaz (2004ko azaroaren 16an): "Hizkuntzen kontuan sobera urruti joateko tentaldia dago, eta ez dugu horretan erori behar".

- Baionako bestetan izandako bortxaketez (2005eko abuztuaren 18an): "Neska batek bere gaina kendu eta tangetan jartzen delarik, arrisku gehiago dago gertatzeko".

- Euskal lurralde elkargoaz (2011ko martxoaren 25ean): "Eskuina edo ezkerra gobernuan izan, Pirinio Atlantikoetako departamendua ez da inoiz bitan zatituko". Azken hilabeteetan, ordea, lurralde elkargoaren alde agertu izan da.

- Euskal presoen sakabanaketaz (2012ko maiatzaren 28an): "Gauzak anitz aldatu dira, eta lasaitze keinu bat litzateke presoak hurbiltzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.