Zerbitzariak berehala deitu zion Frantziako Poliziari. Anartean, oharturik arma galdu zutela, ostatura itzuli ziren guarda zibilak, bi autotan. Frantziako Poliziak berehala gelditu zituen, eta polizia etxera eraman haien nortasuna egiaztatzeko eta bermatzeko ez dutela Frantziako legedia urratu. Ipar Euskal Herrian diharduten Espainiako informazio zerbitzuetako guarda zibilak direla egiaztatu zuten, eta libre utzi.
Euskal Herria
Guarda zibil batek arma bat ahantzi du Miarritzeko ostatu batean
Euskal Irratiek jakinarazi dutenez, joan den larunbat arratsean Miarritzeko Errausta auzoko ostatu bateko zerbitzariak esku zaku bat atzeman zuen. Barnean 9 milimetroko pistola bat eta Espainiako nortasun agiriak atzeman zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu