Guardia zibil bati bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote, 2007an hamabi urteko neska bati sexu erasoa egitegatik. Intxaurrondoko kuartelaren instalazioetan bizi ziren bai erasotzailea eta baita erasotua ere. Guardia zibilak bazekien neskatoa bakarrik zegoela etxean, kasualitatez gurasoekin topo egin zuelako aireportuan. Neskarekin topo egin zuenean, guardia zibilak etxean zeuzkan txakur kume batzuk erakusteko gonbitea egin zion neskatoari, eta onartu egin zuen.
Etxera joan zirenean, txakurtxoengana makurtu zen neskatoa. Buelta eman zuenean gizonezkoa biluzik ikusi zuen gerritik behera. Neska hartu, sofa batera bota eta gerritik beherako arropa guztiak kendu zizkion, bere aurka indarka ari zen bitartean erasotua. Guardia zibila zakila sartzen saiatu bazen ere, neskak ostika eman eta komunera alde egin zuen gizonak han eiakulatzera.
Beste eraso batengatik ere susmagarria da erasotzailea, baina, kasu horretan neskatoaren testigantzak bakarrik balio ez duelako, eta frogarik ez duelako, absolbitua geratu da.
sexu erasoak
Guardia zibil bat kondenatu dute adingabe bati sexu erasoak egiteagatik
Bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri diote Intxaurrondoko kuartelean hamabi urteko neska bati sexu erasoa egiteagatik. Beste kasu batean ere susmagarria da, baina, absolbituta gelditu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu