Guardia zil bat Donostiako Ospitaleko ZIUn (Zainketa Intentsiboen Unitatea) dago ingresatuta, militar batekin borrokan larri zauritu ondoren.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gaur goizeko seiak aldera dei bat jaso dute Donostiako Zurriola pasealekuan zenbait lagun borrokan ari zirela esanez. Hara joan direnean, ondoezik, kordea galduta eta burutik odola zeriola zegoen gizonezko bat aurkitu dute, eta beste lau haren inguruan. Kaleko jantziekin egon arren, guardia zibilak zirela esan diete ertzainei hiru lagunek, eta hiruren artean atxikita zeukaten laugarrenak zauritu duela lurrean ondoezik zetzana. Gizonezko hori atxilotu egin dute, ustezko erasotzailea delakoan. Espainiako Armadako militar bat da, 21 urtekoa.
Zauritutako guardia zibila, berriz, larri eraman dute anbulantzia batean Donostiako Ospitalera.
Guardia zibil bat larri zauritu da militar batekin borrokan, Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu