ETAk jardun armatua bertan behera utzi ondotik, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden Espainiako polizia kopurua gutxitu beharko litzatekeela uste du EAJk, eta legez besteko proposamen bat aurkeztu du Espainiako Kongresuan hori eskatzeko. EAJren proposamena Kongresuko osoko bilkuran eztabaidatukodute.
EAJk Espainiako Gobernuari eskatu dio EAEn dauden guardia zibil eta polizia kopurua gutxitu dezala, ETAren erabakiaren ostean «aro berri bat» hasi delako eta iraganeko «salbuespen egoerak» atzean utzi behar direlako.
Gernikako Estatutuak dioena betetzea litzateke polizia kopurua gutxitzea, EAJk proposamenean dioenez. Izan ere, jeltzaleek gogoratu dute Estatutuak zehazten duela Espainiako segurtasun indarren eskumenak erkidegoz gaindikoak direla, hau da, portu, aireportu, kostalde eta mugaldeko zaintzari dagozkionak. Ordea,esan du gobernuak «terrorismoaren» aitzakiapean polizia eta guardia zibilen «neurriz kanpoko» kopuruari eutsi diola urte luzez, baina behin ETAk indarkeria utzita ez dagoela arrazoirikhoriek mantentzeko. Gogoratu duenez, Ertzaintzari dagokio pertsona eta ondasunen segurtasuna bermatzea.
Guardia zibil eta polizia kopurua gutxitzeko eskatuko du EAJk Madrilen
Proposamena aurkeztu du Kongresuan, ETAk indarkeria utzi ondoren «aro berri bat» hasi dela argudiatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu