euskal herria

"Guardia Zibila ez da sekula joango Euskaditik"

Guardia Zibilaren zaindariaren eguna ospatu dute Intxaurrondon.

Helikopteroa, autoak eta motoak, gaur, Intxaurrondoko desfilean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 10a
15:06
Entzun

Francisco Martinez Espainiako Estatu Segurtasuneko idazkariak garbi adierazi du gaur: "Terrorismoaren aurkako borrokan kontakizunaren borroka geratzen da". Donostiako Intxaurrondoko kuartelean egin ditu adierazpen horiek, Guardia Zibilaren zaindariaren egunaren ekitaldietan.

Han zen Carlos Urkijo Espainiako Gobernuaren ordezkaria, eta, hark orain dela bi aste esan zuen moduan, Martinezek ere adierazi du Guardia Zibila ez dela sekula joango "Euskaditik". Urkijok Espainiako Poliziaren zaindariaren egunean esan zituen adierazpenak.

Kontakizunaren bataila irabazteko deia egin arren, Martinezek gero gaineratu du ETAk "galduak" dituela bere bataila guztiak eta egoera kritikoan dagoela: "historian inoiz baino okerrago", adierazi du. "Ez dugu onartuko kontakizuna edulkoratzea biktimak hiltzaile bihurtu nahi duten horiek", adierazi du.

Ekitaldian Guardia Zibilaren autoen eta motoen desfilea egin dute. Helikopteroa ere atera dute desfilean parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.