Guardia Zibila "historian, betiko" egongo da Hego Euskal Herrian, Fernandez Diazen arabera

2014ko urtarrilaren 23a
16:46
Entzun

Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazek esan duenez, ez du "inolako zentzurik" ETAk armak ematea eta Espainiako Polizia eta Guardia Zibila Euskal Herritik joatea lotzeak, "historian, betiko" izango baitira polizia horiek bertan.

Fernandez Diazek ziurtatu du segurtasun indarrek "konstituzioak eta legeek ematen dizkien egitekoak" betetzen jarraituko dutela.

"ETAri planto egiteko" ezker abertzalearen barruan lan egin duten pertsonak kartzelan egotea kritikatu zuen atzo Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emerituak, eta hitz horien inguruan galdetu diote Fernandez Diazi. "Nahiago dut polemika horretan ez sartu", esan du, baina nabarmendu du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia erabaki judizial baten ondorioz dagoela espetxeratuta.

"Errespetu handia diot Espainiako Justiziari botere judizial gisa, estatuaren botere independentea baita", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.