Altsasuko Ospa Eguna egin zuten egun berean, larunbatean, kontrola jarri zuen Guardia Zibilak Arbizuko kiroldegiaren aurrean. Hura amaituta, goizaldean, aldamenean zintzilikatutako ikurrinari tira egin zion guardia zibiletako batek, eta oihala apurtu zuen. Antza, gauza bera egiten saiatu ziren ondoan zegoen esteladarekin ere, baina ez zuten lortu. Kale Nagusira abiatu ziren ondoren, eta han zeuden bi pankartak ere moztu zituzten.
Arbizuko Sortuko kideek salatu egin dute gertatutakoa, eta berretsi dute "Espainiako banderaren inposizioa" salatzearekin batera ikurrina aldarrikatzen jarraituko dutela. "Euskal Herri sozialista, feminista eta euskalduna eraiki nahi dugu".
UTZI BAKEAN! UTZI EUSKAL HERRIA!
— Sortu Sakana (@Sortu_Sakana) 2018(e)ko irailaren 5(a)
GUARDIA ZIBILAK eraso egin die gure herriko ikurrei. Guardia Zibilaren presentzia ez da bateragarria elkarbizitza baketsu batekin, ez da bateragarria demokraziarekin.
👇 Haria gertatutakoa salatuz 👇#Aldehemendikpic.twitter.com/hFZKYjI9Wg