Guardia Zibilak dio «ETArekin lotura» dutela 12 zerrendek
Guardia Zibilak Bilduren 267 zerrenda ikertu ditu, Ser irrati kateak zabaldu duenez, eta horietatik 12k «ETArekin edo bere inguruarekin lotura» dutela ondorioztatu du. Bilboko zerrenda da horietako bat. Guardia Zibilaren arabera, zerrendaburua eta bigarrena Batasuneko kideak dira. Elgoibarko eta Urdiaingo zerrendak ere multzo horretan sartu ditu. Ser-en arabera, 3.700 hautagai banan-bana ikertu, eta 3.000 «ezker abertzalearen ingurukoak» izan daitezkeela ondorioztatu du Guardia Zibilak. Horien %10 «Batasuna eta ETArekiko harremanek kutsatuta» leudekeela dio. Zerrendak ezker abertzaleko, EAko eta Alternatibako kideen artean 2007ko emaitzen arabera osatu direla esan du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu