Guardia Zibilak 25 urteko gazte bat atxilotu du Beran (Nafarroa) marihuana landatzeagatik; gazteari osasun publikoaren aurkako delitua egitea leporatzen diote.
Abuztuaren 24an Guardia Zibilak hamalau marihuana landare aurkitu zituzten Berako etxalde batean. Honen jabea lokalizatu zutenean, 25 urteko gazte beratarra, etxea bera eta gaztearen bizilekua mihatu zituzten. Mihaketan beste 29 landare, xehatutako 300 marihuana gramo, zehaztasunezko balantza bat eta marihuana gramo bat zuen boltsa bat aurkitu zituzten.
"Osasun publikoaren aurkako delitua" egitea leporatu diote eta epailearen esku utzi dute.