Askatasuna erakundeak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Gorka Murillo Etxeberria atxilotu du gaur arratsaldeko bostak aldera, Aizarotzen (Nafarroa). Murillo etxetik ateratzen ari zenean atzeman dute, eta guardia zibilak haren etxea miatzen ari dira une honetan.
Polizia iturrien arabera, atxiloketa Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak egitea agindu du, "35/02 M sumarioaren barruan". Batasunari buruzko sumarioa da hori.
Murillo, Nafarroako Abertzale Sozialistak hautes plataformaren hautagaia da maiatzeko foru hauteskundeetarako, 34. tokian.
Gizonezkoa torturatuko duten beldur da Askatasuna, "guardia zibilak eta inkomunikazioak tortura esan nahi dutelako Euskal Herrian". "Errepresio politikoa gelditu" eta "konponbideen aroa zabaltzeko garaia" dela uste du Askatasunak.
Atxiloketa
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Aizarotzen arratsaldean
Gorka Murillo da atzeman dutena, Garzonek aginduta, "35/02 M sumarioaren barruan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu