Guardia Zibilak informazioa eskatu dio Gipuzkoako Ogasunari

2015eko urtarrilaren 13a
14:12
Entzun

Gaur goizean, Gipuzkoako Ogasunaren bulegoetan izan da Guardia Zibila, atzo atxilotutako hainbat laguni buruzko informazio bila. Larraitz Ugarte Foru Aldundiko bozeramaileak esan du "deigarria" dela atxiloketak egin ostean joatea atxilotuei egozten dizkieten balizko frogen bila. Izan ere, Ugartek adierazi du atxiloketen aurretik ez zirela haiekin harremanetan jarri, eta gaineratu du foru aldundiak ez duela atzoko atxilotuek deliturik egin duten zantzurik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.