atxiloketa

Guardia Zibilak Itxaso Legorburu ustezko etakidearen Gasteizko etxea miatu du

Garraxi taberna miatzen ari dira. Poliziaren ustez, Legorburu da atzo arratsaldean Mezieres-en-Brennen atxilotu zuten emakumea. Operazioak zabalik segitzen du, gizonezko batek ihes egin baitzuen.

2009ko apirilaren 16a
14:03
Entzun
Guardia Zibilak goizeko hirurak aldetik Itxaso Legorburu Madinabeitia ustezko etakidearen Gasteizko etxea miatu du, Errekatxiki kaleko 19. zenbakiko seigarren solairuan. Haren senideen etxea da, eta bederatzietan bukatu dute miaketa. Horretaz gain, Garraxi taberna miatzen ari dira -parte zaharrean dago-.

Gasteiztarra da Legorburu (1981), eta polizia iturriek diote hura dela atzo arratsaldean Frantziako Poliziak Mezieres-en-Brennen atzeman zuen ustezko etakidea. Ikerketa iturrien arabera, baliteke gaur bertan eramatea Parisera, epailearen aurretik pasatzeko.

Operazioak zabalik jarraitzen du, atxilotuarekin zegoen gizonezko batek ihes egin zuelako.

Jendarmeek ustez ETAkoak diren bi pertsona horiekin topo egin dutenean gertatu zen atxiloketa. Betiere polizia iturrien arabera, arma denda baten aurrean zeudela ikusi eta identifikatzeko eskatu ondoren, ustezko etakideek autoan ihes egin zuten. Autoarekin istripua izan eta gero atxilotu zuen Frantziako Poliziak emakumezkoa, jendarmeen arabera dokumentazio faltsuarekin eta armaturik. Gizonezkoak ihes egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.