Polizia operazioa

Guardia Zibilak itxitzat eman du operazioa

Guztira, 21 lagun atxilotu zituen atzo Guardia Zibilak Euskal Herrian, Galizian, Katalunian eta Espainian. Berri agentzien arabera, aske dira atxilotutako guztiak.

Guardia Zibilak froga modura aurkeztu duen txioetako bat. BERRIA
Berria.info
2014ko apirilaren 29a
07:50
Entzun

"Operazioa itxita dago, eta printzipioz ez da atxiloketa gehiagorik izango; ez da baztertzen atxiloketa gehiago egotea, baina, esan bezala, operazioa itxitzat eman daiteke, bai". Hala baieztatu dio Guardia Zibilaren prentsa arduradunak BERRIAri. Araña operazioak 21 atxilotu utzi zituen atzo, Interneteko sare sozialetan "ETAren terrorismoa goratzea" egotzita, besteak beste. Goizean Deustuan (Bilbo) beste atxiloketa bat izan dela zabaldu du Topatu.info atariak, baina atxiloketa atzokoa dela jakinarazi du beranduago. Berri agentzien arabera, aske dira asteleheneko operazioan atxilotutako guztiak.

BERRIAk jakin ahal izan duenez, batzuei deklarazioa hartu zieten, eta beste batzuei ez. Batzuk aske geratu dira, besterik gabe, eta beste batzuk karguekin; EITBren arabera, hiru lagun dira karguekin aske utzi dituztenak. Atzo goizean atxilotutako Asier Gartziandia eta Zuriñe Peral, esaterako, aske geratu ziren. Goizean tantaka jakin zen atxiloketen berri; hiru zirela jakin zen, baina eguerdian hogei lagunen aurkako sarekada izan zela jakin zen. @prakagorriEH erabiltzaileak, esaterako, ezagutu zen lehenengo atxiloketa salatu zuen Twitter bidez, eta gero bera atxilotu zuten.

Aitor izeneko erabiltzaileak, @IrauliTaIrabazi , salatu zuen atxilotuen aurka eurek idatzi gabeko txioak ere leporatu zizkietela.

Eleak mugimenduaren ustez, "beldurra sortzeko operazioa" izan zen atzokoa: "Esana nahiz pentsaera kontrolpean dituztela adierazteko eta herritarrak apaltzeko eta isilarazteko". Horren aurrean, adierazpen askatasuna praktikan jartzeko deia egin du mugimenduak. "Beldurra sortzeko saioen aurrean, geure eskubideak erabiltzen jarraitzeko deia egiten du Eleak mugimenduak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.