Atxiloketa

Guardia Zibilak luzatu egin dio Meñikari inkomunikazio aldia

Beste egun batez Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon beharko du Ibon Meñika asteartean atxilotutako gazte bizkaitarrak. Meñikak epailearen aurrean gaur deklaratuko zuela zabaldu zuen Efe albiste agentziak, "iturri judizialak" aipatuz. Bide beretik gaur jakinarazi dute Guardia Zibilak Meñika beste 24 orduz inkomunikatuta edukitzea erbaki duela, eta bihar egingo duela epailearen aurreko agerraldia. Asteartaen atxilotu zuten Meñika Abadiñon (Bizkaia), polizia iturrien arabera, Guardia Zibilaren kontrol batean. ETArentzako dirua biltzeko bonoak eramatea egozten diote.

2006ko apirilaren 21a
13:02
Entzun
Haika/Segi auzian epaitu zuten Meñika, eta hiru urte eta erdiko zigorra ezarri zioten. Hala ere,aske zegoen defentsak helegitea aurkeztu baitzuen epaiaren aurka. Auzipetuen bozeramaile lanak askotan egin ditu Meñikak.

Arestian aipatu bezala, asteartean atxilotu zuten, polizia iturrien arabera, kontrol batean, "ETArentzako dirua biltzeko bonoak" zeramatzalako. Bakarrik zihoan atxilotu zutenean. Ondoren, haren etxea eta Herriko Taberna miatu zituzten Zamudio jaioterrian. Harrezkero inkomunikatuta dago Guardia Zibilaren esku. Askatasunak eta beste zenbait erakundek kezka agertu dute gaztea jasaten egon daitekeen tratua dela-eta.

Meñikak blog bat dauka Matraka-ren edizio digitalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.