tortura salaketa

Guardia Zibilak Nafarroan atxilotutako lau lagunak torturatu egin zituztela salatu dute beraien familiakoek

Eder Ariz, Mikel Ziarruz, Gorka Diez de Ulzurrun eta Zaine Rekondo Guardia Zibilak torturatu egin zituela salatu dute haien familiakoek. Inkomunikatuta eduki zituzten bost egunetan, "mehatxuak, kolpeak eta poltsa" egin zizkietela esan dute, eta "leher eginda bukatzeraino" ariketa fisikoak egitera behartu zituztela. Salatu dutenez, hori guztia, "adierazpen autoinkulpatorioak lortzeko egiten dute" , eta gero salaketa jartzen bada ere "torturatu dituen aparatu juridiko berak ez dituela inoiz ikertzen" arbuiatu.

2005eko martxoaren 29a
17:14
Entzun
Iaz, Guardia Zibilak atxilotuta eta inkomunikazioa ezarritako 24 lagunetatik 22k torturak edo tratu txarrak salatu zituztela esan dute Arizen, Ziarruzen, Diez de Ulzurrunen eta Rekondoren familietakoek, eta Espainiako Poliziak atxilotutako 43tik, berriz, 32k.

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkari Vicente Ripak esandako hitzak gogorarazi dituzte gaur, inkomunikazio epean torturatu egin dituztela sakatu dutenArizen, Ziarruzen, Diez de Ulzurrunen eta Rekondoren familietakoek. Izan ere, Ripak esan zuen, inkomunikazio epea amaitu arte itxoin behar zela haien kontrako salaketa zehatzak zeintzuk ziren jakiteko. "Tortura eta tratu txarren emaitza zein izan zitekeen jakin beharra" zeukatelako esan zituen hitzok Ripak.

"Beraien kontrako salaketak oinarrituko zituzten deklarazioak lortzeko", lau gazte horiek "mehatxuak, kolpeak eta poltsa jasan" dituztela diote, eta "leher eginda bukatzerainoko ariketa fisikoak egitera behartu" dituztela gaineratu dute.

"Zenbait komunikabideetan" tortura salaketa horiei ez zaiela "inongo garrantzirik" ematenuste dute. "Jarrera honek polizia-etxean inkomunikazio epean zehar eragiten diren basakerien konplize bihurtzen ditu zenbait komunikabide, era berean "komunikabide horiek Estatuek herri honekiko darabilten bide errepresiboan bateragarri izanik".

Beraiek ez dutela salaketarik nahi azpimarratu dute. "Herri honek hitzak soberan ditu, baina gertakariak falta zaizkio, aipaturiko ondorioak dakartzan gatazka behin-betikoz eta demokratikoki konpontzeko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.