Politika

Guardia Zibilak Olentzero "bahitu" duela salatu du Aresoko Udalak

Gabon Gauean Guardia Zibilaren patruila batek Olentzeroren irudia eraman zuen Aresoko (Nafarroa) plazatik. Hala salatu du Mikel Baraibar herriko alkateak. Aurreko bi urteetan ere Olentzero "desagertu" egin zela agertu du, eta aurten Guardia Zibilaren patruila bat, goizaldeko 02:30ean, irudia eramaten ikusi dutela.

2005eko abenduaren 26a
16:22
Entzun
Baraibarrek Radio Euskadiri agertu dionez, Gabon arratsean Olentzerorekin kalejira egiteko ohitura dute Areson. Gero, herriko plazan uzten dute irudia Eguberriak amaitu arte.

Orain bi urte eta iaz desagertu egin zen Olentzero plazatik. Aurten ikusi dute nola goizeko ordubi eta erdiak aldera Guardia Zibilaren patruila auto bat heldu zen plazara, argiak itzalita, eta di-da batean irudia hartu, autoan sartu, eta alde egiten zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.