Ospa eguna

Guardia Zibilak, Ospa Eguna eten, eta hiru karroza eraman ditu

"Indar okupatzaileen aurka" antolatutako bosgarren Ospa Eguna egin zuten atzo, Altsasun. Sakana da, Europako Batasunean, polizia dentsitate handiena duen eremua.

Guardia Zibilak eramandako karrozetako bat. AHOTSA.INFO, @AHOTSAINFO
2015eko abuztuaren 30a
16:08
Entzun

Ostiralaz geroztik, hainbat ekitaldi zeuden antolatuta Altsasuko Ospa Egunerako; besteak beste, herri bazkaria eta karrozen desfilea. Antolatzaileek salatu dutenez, ordea, Guardia Zibilak eten egin ditu ospakizunak, eta hiru karroza eraman ditu, "iraingarriak" zirela esanez. Jaira bildutako herritarrek oihuka egin diete.

Antolatzaileek salatu dutenez, eguerdian agertu ziren guardia zibilak, eta herri bazkaria eteten ahalegindu ziren, baina parte hartzaileek aurre egin zieten. Ondoren, karrozak aurkitu eta "indarrez" eraman zituzten.

Ez da lehen aldia Guardia Zibilak Ospa Eguna bertan behera uzteko ahalegina egiten duela. Duela bi urte, 2013an, ekitaldi ia guztiak debekatu zituen Espainiako Gobernuko ordezkaritzak. Soilik bertso bazkariak jaso zuen baimena, baina hura ere ehunka guardia zibilen presentziarekin egin behar izan zuten. Horretaz gain, kontrolak jarri zituzten herriko sarrera-irteeretan.

Ekitaldiak bertan behera utzarazteaz gain, baina, inputatu gisa ere deklaratu behar izan zuen Altsasuko alkate Garazi Urrestarazuk. Udalak "sabuespen egoera" salatu zuen.

Sakana da Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen eremua; hala salatu izan du behin baino gehiagotan Ospa mugimenduak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.