euskal presoak

Guardia Zibilak preso baten bikotekidea basoan izan duela salatu du AAMk

Presoari buruzko galderak egin zizkioten, baita gai politikoen eta pertsonalen inguruan ere. Kontuz ibiltzeko ere mehatxu egin zioten, AAMren arabera.

2009ko abenduaren 16a
20:17
Entzun
Azken aldian ugaritzen ari dira Guardia Zibilaren kontroletan ustez gertatzen diren gehiegikerien salaketak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez, abenduaren 1ean S.A. bizkaitarra basoan eduki zuten poliziek, etengabe galderak egiten. Kontuz ibiltzeko ere mehatxu egin zioten, edozein egunetan auto batean ezezagunekin ager zitekeela eta.

Aulestira sarreran (Bizkaia) geldiarazi zuen Guardia Zibilak S.A., eta bere autoa geldiarazi ondoren, bazterrarazi egin zuten. Aulestiko sarrera guztiak hartu zituzten egun hartan segurtasun indarrek, abenduaren 1ean, eta S.A atzeman ondoren kendu zituzten kontrol guztiak.

Kontroletan egiten dituzten miaketek eta galdeketek, beldurra zabaltzeko beste helbururik ez dutela salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta "kontrol horien atzean jarrera politiko argia" dagoela. Ugarituz doazen kontrol horien aurrean, salatzea dela bide egokiena nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.