Atxiloketa

Guardia Zibilak Sandra Barrenetxea atxilotu du Bilbon

Gaur arratsaldean, 16:30 inguruan, Guardia Zibilak Sandra Barrenetxea Diez atxilotu du Bilbon. Irala auzoko LABen egoitzatik irteterakoan atxilotu dute. Barrenetxeak 31 urte ditu eta bilbotarra da.

2006ko apirilaren 24a
19:17
Entzun
Lekuko batek Berria-ri azaldu dioenez, Barrenetxea atxilotu eta haren etxea miatzera eraman dute guardia zibilek. Juan de Garai kaleko 21. zenbakian bizi da Barrenetxea, eta Guardia Zibilaren bi patroletan joan dira miaketa egitera. Uneotan miaketa egiten ari direla azaldu du lekukoak, eta hainbat lagun elkartu direla etxe aurrean protesta egiteko eta Barrenetxea aska dezatela eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.