Aurpegia estalita zeramaten guardia zibilek eskuburdinak jarri eta pistola batekin mehatxu egin ziotela salatu du Andoni Akesolo Igorreko (Bizkaia) gazteak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Urriaren 23an jazo zen gertaera.
Akesolok azaldu duenez, "Arratiako (Bizkaia) hiru gazteren izenak aipatu eta ea ezagutzen nituen galdetu zidaten, nondik ezagutzen nituen jakin nahian. Horren ostean, mehatxuka hasi ziren tabernan zer zegoela bazekitela esanez, eta denan "marroia" neuk jango nuela zehaztuz. Kasurik egiten ez niela ikusita euretako batek tripan eta buruan ukabilkada bana emon zidaten. Azkenean, beste eskua zabaltzeko esan zidaten, gauza bat eman nahi zidatela eta. Nik ezetz esan eta batek bala bat hartu eta eskuan ipini zidan".
Gertaera salatzeko manifestazioa deitu dute azaroaren 27rako.
politika
Guardia Zibilaren jazarpena salatu du Igorreko gazte batek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu