espainia, tratu-txarrak

Guardia Zibilaren zuzendaritzak gelditu egin ditu bederatzi inputatuei abian jarritako auzibideak

Espainiako Guardia Zibilaren zuzendaritzak abian jarri zituen Roquetasko kasuan inputatutako bederatzi agenteen aurkako auzibideak. Orain geldiarazi egin ditu epaileak bere erabakia hartu bitartean.

2005eko abuztuaren 9a
17:14
Entzun
Espainiako Guardia Zibilak Roquetasko kasuan inputatutako bederatzi agenteei irekitako auzibideak geldiarazi egin ditu epaileak bere erabakia hartu bitartean.

Gaur, Almeriako (Espainia) Guardia Zibilaren komandantetzara joan dira bederatzi inputatuak, eta epailearen aurrean deklaratutakoaren berdina esan dute bertan ere, Antonio Suarez-Valdes Guardia Zibilaren Elkarte Idependienteko abokatuak adieraziduenez.

Bestalde, Espainiako Barne Ministerioak espedientea ireki zion kasuan inputatutako tenienteari, eta hiru hilabeteko suspentsioa abiarazi zuen. Baina, ekintzen larritasuna dela-eta sei hilabeteetaraino luzatzea erabaki du Defentsa Ministerioak. Beste zazpi inputatuekin eta ikaslea zen guardia batekin ere gauza bera gertatu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.