Tortura

Guardia zibilek ukatu egin dute Arriola torturatu zutela

Asier Arriola bilbotar gaztea torturatu zuten zantzuak daudela-eta, inputatu gisa deklaratu dute gaur Bilboko Auzitegian, lau guardia zibilek. Arriola ez zutela torturatu esan dute laurek, eta gazteak "bere burua zaurituko" zuela azaldu. Akusazio partikularreko abokatu Jone Goirizelaiak esan du, pertsona guztiek dutela defentsa eskubidea, eta gezurra ere esan daitekeela, beraz, gezurretan aritzea leporatu die guardia zibilei. Inkomunikazioa kentzeko ere eskatu du Goirizelaiak, "tortura ahalbidetzen duelako".

2005eko uztailaren 12a
17:10
Entzun
Jone Goirizelaiak salatu duenez, epaileak ere badu ardurarik kasu honetan. Izan ere, Arriolak inkomunikazioko lehen egunean ez beste guztietan esan zion forentseari Guardia Zibila bera torturatzen ari zela. Forentseak txostenetan esandakoak jaso zituen. Gainera atxilotuta zegoela erietxera eraman zuten Arriola, eta hori ere jasota dago mediku forentsearen txostenean. Arriolaren familiak egunero eskatu zuen Habeas Corpusa, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak ez zuela ezer egin salatu du Goirizelaiak.

Inputatutako lau Guardia Zibilek ukatu egin dute Arriola torturatu zutela, eta akusazio partikularraren galderei ez diote erantzun. Goirizelaiak esan du, froga gehiago aurkeztuko dituela oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.