Politika

Guardia Zibileko zuzendaria aldatuko du Espainiako Gobernuak

Santiago Gomez Arruche Guardia Zibileko egungo zuzendaria kargutik kendu eta Joan Mesquida orain Defentsa Ministeroko Azpiegitura zuzendari dena jarriko du Espainiako Gobernuak haren ordez. Hala zabaldu dute Espainiako zenbait komunikabidek, Zapateroren Gobernuko iturriak aipatuz. Gomez Arruche militarra da, Aire Armadako teniente jenerala. Mesquida, berriz, zibila, eta haren hurbilekoen arabera, kudeatzaile soslaia du.

2006ko apirilaren 27a
12:08
Entzun
ABC egunkariak eta Ser irrati kateak zabaldu dute albiste hori.

Iturri horien arabera, Jose Bono Defentsa ministro ohiak izendatu zuen Gomez Arruche Guardia Zibileko zuzendari, eta aspalditik zegoen zabalduta Gobernuan Gomez Arrucheren lanarekiko ezadostasuna. Ministroen Kontseiluan lehenago ere eztabaidatu bide dute hura kargutik kentzeko proposamena, baina, azkenean, biharko batzarrean gauzatuko da; hau da, Bonok Defentsa Ministerioa utzi eta Jose Antonio Alonso Barne Ministro ohiak haren lekua hartu ostean.

Joan Mesquidas Defentsa Ministerioko Azpiegitura zuzendariak hartuko du Gomez Arrucheren kargua. 44 urte ditu Mesquidasek, Balear Uharteetako kontseilari izan zen, eta hurbilekoen arabera, kudeatzaile soslaia du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.