Euskal presoak

Guardia zibilen oldarraldien artean egin dute protesta Etxarri Aranatzen

Autobusak gerarazi ditu Guardia Zibilak, jendea protestara ez joateko; pilotakadak ere jaurti ditu. Egin asmo zuten bidea ezin izan dute egin. Bideoa: Ahotsa.info [youtube]https://youtu.be/vrpyK1A5Edk[/youtube]

Naiara Elola.
2016ko irailaren 4a
15:46
Entzun

19:00etan herriko plazatik irtetekoa zen manifestazioa, baina 20:00ak jota egin ditu lehen urratsak. Guardia Zibilak gertuko jarraipena egin die, eta tentsio handia izan da. Pilotakadak ere izan dira. Asteon Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak debekatu egin du manifestazioa, baina antolatzaileek, AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduko kideek, behin eta berriz agerian utzi dute mobilizazioari eusteko asmoa.

Abuztuaren erdialditik gose greban daude bi preso ohi Etxarri Aranatzen gaixotasun larriak dituzten presoen alde, eta gaur ozendu egin nahi izan dute aldarri hori AEMko kideek manifestazio honen bidez. Ezin izan dute, ordea, ibilbidea osorik egin; moldatu egin behar izan dute, gaurdia zibilen oldarra saiheste aldera.

Eleak-Libre dinamikak salatu du adierazpen askatasuna "ukatua" izan dela Etxarri Aranatzen, eta eskubide zibil eta politikoak zapaldu dituztela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.