Gudari Eguna da gaur eta, besteak beste, Bilbon eta Gasteizen ere manifestazioak egitekoak ziren arratsaldean, ezker abertzaleak deituta, baina Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin ditu bi horiek, ekimenak Ekin eta Segi legez kanpokotzat joak dituzten erakundeek deitu dituztelakoan.
Dignidad y Justicia elkarteak eskatu zuen bi manifestazio horiek galarazteko, baita beste batzuk ere.
Gaur 33 urte fusilatu zituen Espainiak Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegi ETAko militanteak. Frankismoaren garaiak ziren.
Zarauzkoa (Gipuzkoa) zen Txiki, Azpeitikoa (Gipuzkoa) Otaegi -Nuarbe auzokoa-, eta gaur eguerdian bi herri horietan haien eta beste "gudarien" aldeko omenaldiak egin dituzte, urtero bezala. Arratsaldean, berriz, manifestazioak egingo dituzte: Zarautzen 20:00etan hasita eta Azpeitian 19:00etatik aurrera. Azkeneko herri horretan, gainera, afaria eta ekitaldia egingo dituzte Frontoi Txikin, 21:00etatik aurrera.
Politika
Gudari Eguna dela-eta Bilbon eta Gasteizen egitekoak ziren manifestazioak debekatu dituzte
Ismael Moreno Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak hartu du erabakia, Ekinek eta Segik deitu dituztelakoan. Dignidad y Justicia elkarteak egin zion eskaera. Aurten ere omendu dituzte 'Txiki' eta Otaegi Zarautzen eta Azpeitian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu