1937ko otsailean Asturiasko Areces herrian eta Pando mendietan borrokatu ziren gudari eta milizianoak izan dituzte aurten gogoan Albertia mendi tontorrean eta Gazteluko hariztian, urteroko moduan, egin ohi duten ekitaldian. Omenaldian, bereziki gogoan izan dituzte borroka haietan hildako Eusko Abertzale Ekintzako 120 kide.
Eusko Lurra Fundazioak goraipatu egin du EAE-ANVko eta Euskal Brigadetako gudariek egindako ekarpena, eta nabarmendu du "borroka garaia ez ezik" kontakizuna egiteko garaia ere badela.