Frantziako Tourra

Guerinirentzat etapa garaipena

Frantziako Tourreko 19. etapa egin da gaur Issoire eta Le Puy En Velay artean. 153 kilometroko ibilbidea izan dute aurretik txirrindulariek, eta, bost, lau, hiru eta bigarren mailako mendateak zeharkatu behar izan dituzte. Azken bi kilometroetan, erasoa jo ostean, Giuseppe Guerini T-Mobile taldeko italiarra izan da irabazlea.

2005eko uztailaren 22a
17:28
Entzun
Parisera heltzea da txirrindulari askoren helburua Frantziako Tourrean. Igandean iritsiko da pelotoiaFrantziako hiriburura. Gaur, 19. etapa egin da Issoire eta Le Puy En Velay artean. 153 kilometroko ibilbidea zuten prestatua antolatzaileek, eta, bost, lau, hiru eta bigarren mailako mendateak zeharkatu behar izan dituzte txirrindulariek.

Lasterketan, laukote batek osatu du ihesaldi nagusia: Giuseppe Guerini (T-Mobile), Oscar Pereiro Sio (Phonak), Franco Pellizzotti (Liquigas) eta Sandy Casar (Francais des Jeux). Hamarreko talde bat izan dute hauek atzetik, baina lasterketan zehar desegiten joan da. Laukoteak, ordea, bere horretan jarraitu du, eta helmugara iristea lortu dute. Hala ere, azken bi kilometroetan sartu berriak zirela, Giuseppe Guerini italiarrak erasoa jo du. Gainontzeko hiru gizonek ihes egiten utzi diote T-Mobile taldeko txirrindulariari, eta, azkenean, berak eraman du etapa garaipena.

Biharko etapa, erlojupeko froga izango da. St. Etiennen egingo da eta ibilbidea 55 kilometrokoa da. Hirugarren mailako mendate bat dago tartean. Biharko lasterketa, kolokan dauden postuak ziurtatzeko baliagarria izango da. Hala ere, sailkapen nagusian Lance Armstrong (Discovery Channel) da liderra eta Ivan Basso (CSC) da bigarren 2.46ra. Oso zaila izango da txirrindulari estatubatuarrari maillot horia kentzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.