Kultura

Guggenheim museo berria Sukarrietan eraikiko dutela baieztatu dute

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta BBK-k baieztatu dute. Hango udalekuak Eara eraman gura dituzte, Aldundiaren jabetzakoa den lursail batera.

2008ko uztailaren 18a
17:04
Entzun
Busturialdeko Hitza

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta BBK bankuko presidente Xabier de Iralak ofiziala egin dute gaur Guggenheim museo berria Sukarrietako (Bizkaia) hondartzaren ondoan eraikiko dutela. Oraindik, hala ere, ez dute zehaztu proiektua zein epetan egingo duten.

Beste hiru toki baztertu ditu Aldundiak, Sukarrietakoa aukeratu aurretik. Gernika-Lumoko lursailean uholde arazoak egon daitezkeela eta lurrak kutsatuta daudela azaldu du Bilbaok. Gainera, hesi arkitektonikoak eta trenbide pasaguneak daudela esan du. Muruetako ontziolak ere aukera gisa baztertu dituzte, han eraikitzeko enpresa historikoa tokiz aldatu beharko luketela argudiatuta. Mundakako lursaila ere albo batera utzi du Aldundiak, landagune izaera duelako, eta bertan ezin delako eraiki.

Udalekuak Eara lekualdatzeko aukera aipatuta, proiektua "zentzuzko denbora tartean" aztertzeko konpromisoa hartu du BBK-ko presidenteak. Horrez gain, Aldundiaren plan horietan parte-hartze zuzena izatearen aukera ere eskertu du. Sukarrietan duela 80 urte eskaintzen dituen udalekuen zerbitzua mantentzeko konpromisoa ere agertu du Iralak. Akordio batera helduz gero, Aldundiak Ean, Oteien, duen lursail batean eraikiko dituzte udalekuak. Aldundia, gainera, beronek eraikitzeko lanetan laguntzeko prest agertu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.