Urdaibaiko Guggenheim museoaren aldeko herritar plataforma aurkeztu dute gaur Gernika-Lumon, 'Guggenheim Urdaibai Gu Bai' izenekoa. Busturialdea eskualdean gune kultural bat izateko proiektuarekin bat egitea du helburu. Museoak, "Urdaibai ez ezik, Bizkaiko eta Euskadiko garapen soziala, kulturala eta ekonomikoa" bultzatzen lagunduko lukeela uste dute.
Lagun ezagunek osatzen dute plataforma, arlo desberdinetakoek: Juan Ignacio Perez Iglesias EHUko errektore ohiak, Jesus Mari Lazkano artistak, Adolfo Arejita euskaltzainak, Ismael Urzaiz futbolari izandakoak... Gehienak Busturialdekoak bertakoak dira. 18:30ean hasi da aurkezpen ekitaldia, Euskal Herria museoan.
Bizkaiko Foru Aldundiak Urdaibaiko biosfera erreserban eraiki nahi du Guggenheim museoa, baina Eusko Jaurlaritzak ez du gaur egun egokia ikusten. Bilboko Guggenheim Fundazioa proiektuaren alde dago. Joan den otsailean, berriz, egitasmoaren aurkako plataforma aurkeztu zuten eskualdeko hainbat lagunek: Urdaibaietz. "Busturialdeko herritarrei bizkarra eman, eta diru publikoa erabilita negozio biribila egin nahi dute Jose Luis Bilbao diputatu nagusiak, AEBetako Guggenheim fundazioak eta BBK-k, kulturaren eta garapenaren izenean", zioten aurkezpenean.
kulTURA
Guggenheim Urdaibai Gu Bai herritar plataforma aurkeztu dute
Eskualdean kulturgunea izateko proiektuarekin bat egitea dute helburu. Bizkaiko Foru Aldundiak Urdaibain museoa egin nahi du, Jaurlaritza ez dago ados. Otsailean egitasmoaren aurkako beste talde bat sortu zuten hainbat lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu