Joseba Egibar

"Guk irabaziko bagenu eta Bildu bigarrena balitz, eskubide bera izango luke gobernua osatzeko"

Hamaika telebistaren asteazkeneko Esatea Libre saioan, Joseba Egibar EAJren GBBko presidentea elkarrizketatu zuten. ETAren azken agiriaz, Euskal Bideaz, autogobernu lantaldeaz, Gipuzkoaz eta beste hainbat gairi buruz aritu zen. Bideoa: Egibarren elkarrizketa (HamaikaTB).  

2015eko otsailaren 5a
14:18
Entzun

EAJ eta EH Bildu alderdiek gutxieneko gai batzuetan ados jarri beharko dutela esan zuen asteazkenean Joseba Egibarrek Hamaika telebistan eginiko elkarrizketan. Erabakitzeko eskubideari buruz ari zela egin du adierazpen hori: "Garbi dago EAJk bere aldetik ezker abertzalea gabe eta ezker abertzaleak bere aldetik EAJ gabe ezin dutela gauzatu erabakitze eskubidea".

Euskal Bideari buruz galdetuta, errealismoan oinarritutako proposamena dela esan du, egungo instituzioak eta eremuak onartzen baititu. Hala ere, egungo instituzioak beste errealitate bat sortzeko erabiltzeko proposamenari hutsuneak ikusi dizkio. Dena dela, kanpora begira bainoago, ezker abertzalek bere barrura begira egindako proposamena dela deritzo: "Politika egiteko garaia dela esateko".

Gipuzkoan EHBilduk aurrera eraman duen politikarekiko kritiko agertu da Egibar: "Nik ikusten dut ezker abertzalea erdigunera hurbildu nahi duela, baina politika erradikalak aurrera eramanda. Muturreko posizio horiek inposatuz, zentralitatzea galtzen duzu". Besteak beste, hondakinen kudeaketaz ari zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.