Musika

Guns N'Roses, Pretenders eta Placebo etorriko dira Bilbora uztailean

Bilbao Live Festival jaialdian hogeita hamabost taldek hartuko dute parte uztailaren 13tik 15era, antolatzaileek aurreratu dituztenen artean garrantzitsuenetakoak Guns N'Roses, Pretenders, Placebo, Ben Harper, Ojos de brujo eta Vitalic taldea. Hemengo taldeen artean, besteak beste, El Inquilino Comunistak eta Zodiacs-ek joko dute. Egunero 15.000 lagun elkartzea espero dute antolatzaileek.

2006ko maiatzaren 15a
17:40
Entzun
Bi agertoki eta hiru karpa ezarriko dituzte Bilboko Kabetamendin uztailaren 13tik 15era bitartean, 35 talde eta eguneko 15.000pertsona inguru hartzeko. Talde ezagun asko etorriko da Bilbao Live Festival jaialdira. Egitaraua oraindik ez dute itxi, baina kontzeruak baieztatu dituztenen artean daude Guns N'Roses, Pretenders, Placebo eta Ojos de Brujo. Hemengoetan, berriz, El Inquilino Comunista eta Zodiacs beste askoren artean. Estilo askotarikoa izango da eskaintza: rocka, fusioa eta musika elektronikoa uztartu nahi dituzte.

Kontzertuak 16:30ean hasi eta goizeko 03:30 ingurura arte izango dira, eta gerturatzeko autobusak jarriko dituzte Bilbotik. Bihartik aurrera jarriko dituzte bonoak salgai, 75 eurotan. Lau mila eurotik gorako aurrekontua du jaialdiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.