Guraso biek izan behar dituzte haurren datuak
GASTEIZ. EAEko ararteko Iñigo Lamarcak kaleratutako txosten baten arabera, bananduta egon arren bi gurasoek izan behar dute seme-alaben datu administratiboak izateko aukera. Ez da kontuan hartu beharko nork duen zaintza.Hezkuntzari eta osasunari lotutako datuez ari da Lamarca. «Gurasoei ezin zaie datu horiek izateko eskubidea urratu». Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Sailak Justiziakoaren esku utzi du familiak elkartzeko guneen kudeaketa eta ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu