Angel Berrueta hil zutenetik gaur arte babesa azaldu dioten guztiei eskerrak eman dizkie Gurasoak elkartetik.
Salatu dutenez, "ez zuten nahikoa izan Angel hilda bakarrik, gainera, azken 15 hilabeteetan bere emaztea eta seme alabei jazarpena egin diote". Familiari hiltzeko mehatxuak eginez telefono deiak egin dizkiotela, okindegiari eraso egin diotela, eta semeetako bik lana galdu dutela salatu dute Gurasoak elkartetik, gogor. Hala ere, beraiek nahi dutena justizia dela eta ez mendekua, azpimarratu dute.
Biharko elkarretaratzea deitu dute 11:00etan Auzitegi aurrean, eta etzirako, berriz, manifestazioa, 18:30ean Rekoletas plazatik abiatuta.
berruetaren hilketagatik epaiketa
Gurasoak elkarteak justizia nahi duela azpimarratu du, eta ez mendekua
Angel Berruetaren hilketaren epaiketa egiten hasiko dira bihar, Nafarroako Auzitegi Nagusian. Espainiako Polizia bat eta haren semea epaituko dituzte. Gurasoak elkarteak esan duenez, beraiek justizia eskatzen dute, eta ez mendekua. Hala ere, beraiek, "tamalez" auzitegietan esperientzia badutela azaldu dute, eta "funtsezkoena" ez direla frogak edo testigantzak salatu dute, baizik eta "egoera politiko eta soziala" direla "lehentasuna". Elkarretaratzea deitu dute biharko, eta manifestazioa etzirako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu